29 Hau entzutean, Moisesek ihes egin zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.
30 «Berrogei urteren buruan, aingeru batagertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan.
31 Moises harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeto ikusteko bertara hurbiltzean, Jaunaren ahotsa entzun zuen:
32 Ni zurearbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.
33 Orduan, Jaunak esan zion: Erantzioinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.
34 Ongi ikusia dutneure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.
35 «Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.