38 Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren eta gure arbasoen artean; berak jaso zituen bizia dakarten hitzak, guri emateko.
39 Baina gure arbasoek ez zuten haren esanik egin nahi izan; aitzitik, baztertu egin zuten eta, Egiptora itzulminez,
40 Aaroni esan zioten: Egizkiguzubidean gidatuko gaituzten jainkoak, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri.
41 Orduan, zekor-irudiaegin eta idolo honi sakrifizioa eskaini zioten, eta jai egin zuten beren eskuz eginaren omenez.
42 Horregatik, Jainkoak bizkarra eman zien, eta, beren kasa utzi zituelarik, ortziko izarrak gurtu zituzten, profeten liburuan idatzia dagoen bezala:«Israelherria, basamortuan berrogei urtez abererik hil eta oparitzat eskaini ote zenidan?
43 Ez! Molok-en oihal-etxola eta zeuen jainko Refanen izarra eraman zenituzten zeuekin, gurtzeko zeuek eginiko irudiak. Bada, Babiloniaz haraindi erbesteratuko zaituztet.
44 «Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola, Jainkoak Moisesi agindu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera, alegia.