43 Ez! Molok-en oihal-etxola eta zeuen jainko Refanen izarra eraman zenituzten zeuekin, gurtzeko zeuek eginiko irudiak. Bada, Babiloniaz haraindi erbesteratuko zaituztet.
44 «Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola, Jainkoak Moisesi agindu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera, alegia.
45 Ondoren, gure arbasoek, aurrekoengandik etxola hura hartu eta kanaandarren lurraldera sartu zuten, Josueren gidaritzapean lurralde hartaz jabetu zirenean, Jainkoak haien aurretik kanaandarrak bota ondoren. Honela Daviden garaia arte.
46 David gogoko izan zitzaion Jainkoari, eta Jakoben Jainkoarentzat bizilekua egin ahal izatea eskatu zion Davidek Jainkoari.
47 Baina eraiki, Salomonek eraiki zion etxea,
48 nahiz eta Goi-goikoa giza eskuz eginiko etxetan bizi ez, profetak dioen bezala:
49 «Neure tronu dut zerua, neure oin-aulki lurra. Hala diot nik, Jaunak: Zer etxe egingo didazue, bada, edo zein toki nire atsedenerako?