54 Estebanen hitzaldia entzutean, barrua sutan zuten eta hortzak karraska, haren aurka amorruz.
55 Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.
56 Eta honela esan zuen: «Hara, zerua zabalik ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean».
57 Orduan, haiek belarriak itxi eta, garrasika, gainera jaurti zitzaizkion Estebani denak batean.
58 Atera zuten hiritik eta harrika hasi zitzaizkion. Testiguek Saulo zeritzan gazte baten ondoan utzi zituzten beren jantziak.
59 Harrika ari zitzaizkion bitartean, Estebanek honela egiten zuen otoitz: «Jesus Jauna, hartzazu nire bizia».
60 Gero, belauniko erorita, goraki esan zuen: «Jauna, ez leporatu horiei bekatu hau».Eta, hau esanik, hil egin zen.