9 «Patriarkek, ezinikusiagatik, saldu egin zuten beren anaia Jose, eta Egiptora eramana izan zen. Baina Jainkoa berekin zuen Josek,
10 eta larrialdi guztietatik onik atera zuen. Jakinduria eman zion eta Egiptoko errege faraoiaren aurrean begiko egin; hala, Egiptoko eta bere jauregiko buru jarri zuen faraoiak.
11 Gero, gosetea gertatu zen Egipto osoan eta Kanaanen. Larria zen egoera eta gure arbasoek ez zuten jatekorik.
12 Jakobek, Egipton garia bazela jakinik, hara bidali zituen gure arbasoak.
13 Bigarren aldiz joan zirenean, Josek bere burua ezagutzera eman zien anaiei, eta Joseren jatorriaren berri jakin zuen faraoiak.
14 Orduan, Josek bere aita Jakob eta etxeko guztiak ekartzeko agindu zuen: hirurogeita hamabost lagun ziren guztira.
15 Honela jaitsi zen Jakob Egiptora, eta han hil ziren bera eta beste gure arbasoak.