14 Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.
15 Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten.
16 Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.
17 Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
18 Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,
19 esanez:—Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
20 Pedrok erantzun zion:—Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!