2 Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur eman zioten eta dolu handia egin zuten harengatik.
3 Saulo triskantza ikaragarria egiten ari zen eliz elkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eramaten zituen.
4 Sakabanatu zirenak herriz herri joan ziren, mezua hots eginez.
5 Hala, Felipe Samaria hirira jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen.
6 Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari;
7 izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren.
8 Poz handia izan zen hiri hartan.