25 Jaunaren testigantza egin eta haren mezua adierazi ondoren, Pedro eta Joan Jerusalemera itzuli ziren, Samariako auzo askotan berri ona zabalduz.
26 Jaunaren aingeruak esan zion Feliperi: «Ea, abia zaitez hegoalderantz, Jerusalemdik Gazara jaisten den bidetik. Basamortuan zehar doa bidea».
27 Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren bat: Etiopiako Kandaze* edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes
28 eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen ari zen.
29 Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».
30 Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari:—Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?
31 Hark erantzun:—Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi.