1 Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta
2 Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.
3 Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.
4 Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen:—Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?
5 —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok.—Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.
6 Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.
7 Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.