15 Jaunak, ordea, esan zion:—Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.
16 Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.
17 Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz bete zaitezen».
18 Bat-batean, begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro; berehala, bataiatu egin zen.
19 Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion.Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zen zenbait egunez;
20 gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.
21 Entzuten zioten guztiak txunditurik gelditzen ziren eta zioten: «Ez al da, bada, hau Jerusalemen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena? Eta ez al da etorri hona, hemengoak ere atxilotu eta apaizburuengana eramateko?»