8 Saulo lurretik altxatu zen eta, begiak zabalik zituen arren, ez zuen deus ere ikusten. Eskutik hartuta eraman zuten Damaskora,
9 eta hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe.
10 Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion:—Ananias!—Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.
11 Jaunak esan zion:—Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoaz; otoitzean ari da
12 eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.
13 Ananiasek erantzun zion:—Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei Jerusalemen.
14 Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak atxilotzeko.