1 Israeldarrak Sinai basamortuan zeudelarik, Jauna mintzatu zitzaion Moisesi elkarketa-etxolan. Egiptotik irten eta hurrengo urtea zen, bigarren hilaren lehen eguna. Hau esan zion:
2 «Egin israeldar elkarte osoaren izen-bilketa senitarteka eta familiaka, gizonezko guztiak banan-banan erroldatuz.
3 Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtetik gorako gizonezko guztiak erroldatuko dituzu, gudari-taldeka banatuz. Zu eta Aaron arduratuko zarete izen-bilketaz,
4 leinu bakoitzetik familiaburu bat lagun duzuelarik.
5 Hona hemen lagunduko dizueten familiaburuak: Rubenen leinutik, Xedeurren seme Elitzur;
6 Simeonen leinutik, Tzurixadairen seme Xelumiel;