1 Jaunak esan zien Moisesi eta Aaron apaizaren seme Eleazarri:
2 «Egin israeldarren elkarte osoaren izen-bilketa, senitarteka, Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz».
3 Hala, Moisesek eta Eleazar apaizak israeldarren izen-bilketa egin zuten Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean,
4 hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala.Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:
5 Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak,
6 Hetzronengandik hetzrondarrak eta Karmirengandik karmitarrak.
7 Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztira.
8 Paluren seme zen Eliab,
9 Nemuel, Datan eta Abiramen aita. Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren; Koreren taldearekin bat egin zuten, hau Jaunaren aurka altxatu zenean.
10 Lurrak, zabaldurik, irentsi egin zituen Korerekin batera, honen taldea hil eta suak berrehun eta berrogeita hamar gizon suntsitu zituenean; herriaren eskarmenturako izan zen hori.
11 Koreren semeak, ordea, ez ziren hil.
12 Simeonen leinuko senitarteak: Nemuelengandik nemueldarrak, Jaminengandik jamindarrak, Jakinengandik jakindarrak,
13 Zerahengandik zerahtarrak eta Saulengandik sauldarrak.
14 Horiek ziren simeondar senitarteak: 22.200 gizonezko guztira.
15 Gaden leinuko senitarteak: Tzefonengandik tzefondarrak, Hagirengandik hagitarrak, Xunirengandik xunitarrak,
16 Oznirengandik oznitarrak, Erirengandik eritarrak,
17 Arodengandik arodtarrak eta Arelirengandik arelitarrak.
18 Horiek ziren Gaden leinuko senitarteak: 40.500 gizonezko guztira.
19-21 Judaren leinuko senitarteak: Xelarengandik xelatarrak, Peretzengandik pereztarrak eta Zerahengandik zerahtarrak. Peretzengandik sorturiko senitarteak: Hetzronengandik hetzrondarrak eta Hamulengandik hamuldarrak. Judaren bi seme, Er eta Onan, Kanaanen hil ziren.
22 Horiek ziren Judaren leinuko senitarteak: 76.500 gizonezko guztira.
23 Isakarren leinuko senitarteak: Tolarengandik tolatarrak, Pubarengandik pubatarrak,
24 Jaxubengandik jaxubtarrak eta Ximronengandik ximrondarrak.
25 Horiek ziren Isakarren leinuko senitarteak: 64.300 gizonezko guztira.
26 Zabulonen leinuko senitarteak: Seredengandik seredtarrak, Elonengandik elondarrak eta Jahleelengandik jahleeldarrak.
27 Horiek ziren zabulondar senitarteak: 60.500 gizonezko guztira.
28 Joseren semeak Manases eta Efraim izan ziren.
29 Manasesen leinuko senitarteak: Makirrengandik makirtarrak, eta Makirren seme zen Galaadengandik galaadtarrak.
30 Galaaden leinuko senitarteak: Jezerrengandik jezertarrak, Helekengandik helektarrak,
31 Asrielengandik asrieldarrak, Sikemengandik sikemdarrak,
32 Xemidarengandik xemidatarrak eta Heferrengandik hefertarrak.
33 Heferren seme Tzelofhadek ez zuen semerik izan, alabak baizik; alaben izenak Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza ziren.
34 Horiek ziren Manasesen senitarteak: 52.700 gizonezko guztira.
35 Efraimen leinuko senitarteak: Xutelahengandik xutelahtarrak, Bekerrengandik bekertarrak, Tahanengandik tahandarrak,
36 eta Xutelahen seme Eranengandik erandarrak.
37 Horiek ziren Efraimen leinuko senitarteak: 32.500 gizonezko guztira.Horiek ziren Joseren ondorengoak, senitarteka erroldaturik.
38 Benjaminen leinuko senitarteak: Belarengandik belatarrak, Axbelengandik axbeldarrak, Ahiramengandik ahiramdarrak,
39 Xufamengandik xufamdarrak, Hufamengandik hufamdarrak,
40 eta Belaren seme ziren Ard eta Naamanengandik ardtarrak eta naamandarrak.
41 Horiek ziren Benjaminen ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.600 gizonezko guztira.
42 Danen leinuak senitarte bakarra zuen, Xuhamengandik sortutako xuhamdarrena.
43 Xuhamdar senitarteak 64.400 gizonezko zituen guztira.
44 Axerren leinuko senitarteak: Jimnarengandik jimnatarrak, Ixbirengandik ixbitarrak eta Beriarengandik beriatarrak.
45 Beriaren ondorengoen senitarteak: Heberrengandik hebrearrak eta Malkielengandik malkieldarrak.
46 Axerrek alaba bat izan zuen, Serah izenekoa.
47 Horiek izan ziren Axerren ondorengoak senitarteka: 53.400 gizonezko guztira.
48 Neftaliren leinuko senitarteak: Jahtzeelengandik jahtzeeldarrak, Gunirengandik gunitarrak,
49 Jezerrengandik jezertarrak eta Xilemengandik xilemdarrak.
50 Horiek ziren Neftaliren ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.400 gizonezko guztira.
51 Izen-bilketan erroldaturiko israeldarrak 601.730 izan ziren guztira.
52 Jaunak esan zion Moisesi:
53 «Senitarte hauen artean banatuko duzu lurraldea, talde bakoitzaren lagun-kopurua kontuan harturik:
54 senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio; urria bada, txikiagoa; bakoitzari izen-bilketan eman duen kopuruaren arabera.
55 Lurraldearen banaketa zozketaz bakarrik egingo da, leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere.
56 Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea».
57 Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.
58 Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak. Kehatek Amram sortu zuen.
59 Amram Lebiren alaba batekin, Lebik Egipton izan zuenarekin, ezkondu zen; Jokebed zuen izena. Honek hiru seme-alaba sortu zizkion Amrami: Aaron, Moises eta hauen arreba Miriam.
60 Aaronengandik Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar sortu ziren.
61 Baina Nadab eta Abihu hil egin ziren, Jaunaren aurrean honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako.
62 Lebitarrak 23.000 ziren guztira, hilabetez gorako gizonezkoak erroldan sartuz. Lebitarrak ez zituzten gainerako israeldarrekin batera erroldatu, ez baitzegokien ondare-zatirik beste israeldarrei bezala.
63 Hori izan zen Moisesek eta Eleazar apaizak Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, eginiko israeldarren izen-bilketaren emaitza.
64 Hauen artean ez zen gelditzen Moisesek eta Aaron apaizak Sinai basamortuan erroldaturiko israeldarrik.
65 Izan ere, Jaunak esana zien basamortuan hilko zirela; beraz, ez zen haietariko inor gelditzen, Jefuneren seme Kaleb eta Nunen seme Josue izan ezik.