17 Izendaturiko gizon hauek lagun, Moisesek eta Aaronek
18 herri osoa batzartu zuten bigarren hilaren lehen egunean eta israeldarren izen-bilketa egin zuten senitarteka eta familiaka, hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz.
19 Izen-bilketa egin zuen Moisesek Sinai basamortuan, Jaunak agindu bezala.
20-43 Israelgo leinu guztien izen-bilketa senitarteka eta familiaka egin zen, gudurako gai ziren hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz. Hona leinu bakoitzak eman zuen emaitza:Jakoben, Israel ere deituaren, lehen-seme Rubenen leinuak 46.500; Simeonen leinuak 59.300; Gaden leinuak 45.650; Judaren leinuak 74.600; Isakarren leinuak 54.400; Zabulonen leinuak 57.400; Joseren semeen leinuek: Efraimenak 40.500, eta Manasesenak 32.200; Benjaminen leinuak 35.400; Danen leinuak 62.700; Axerren leinuak 41.500; Neftaliren leinuak 53.400.
44 Hori izan zen Moisesek, Aaronek eta Israelgo hamabi ordezkariek —leinu bakoitzetik ordezkari bana— egin zuten izen-bilketaren emaitza.
45 Israelgo gudarostea osatzeko gai ziren hogei urtetik gorako israeldarren izen-bilketak
46 emaitza orokor hau eman zuen: 603.550 lagun.