10 Jo turuta zeuen jaietan ere, festa nagusietan eta ilberri-jaietan, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzean. Horrela, zuen Jainkoa zuetaz oroituko da. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».
11 Bigarren urteko bigarren hilaren hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen,
12 eta israeldarrak abiatu egin ziren Sinai basamortutik. Lainoa Paran basamortuan gelditu zen.
13 Lehen aldia zen Jaunak Moisesen bidez agindutako eran abiatzen zirena.
14 Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan,
15 isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean
16 eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean.