15 isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean
16 eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean.
17 Bitartean, egoitza jaso eta gerxondarrak eta meraritarrak abiatu egin ziren, hura eramanez.
18 Ondoren, rubendarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Rubendarren gudarostea Xedeurren seme Elitzurren agindupean zihoan,
19 simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean
20 eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean.
21 Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.