16 «Jauna ez da gauza izan hitzeman zion lurraldera herri hau eramateko; horregatik sarraskitu ditu basamortuan».
17 Beraz, Jauna, erakutsi orain zeure ahalmena, honela hitzeman baitzenigun:
18 «Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen duena hirugarren eta laugarren belaunaldiraino».
19 Zeure maitasun neurrigabeari dagokionez, barkatu herri honi bere gaiztakeria, Egiptotik honaino halako eroapena agertu diozunez gero.
20 Jaunak erantzun zion:—Bai, barkatzen diot, zuk eskatu bezala.
21 Baina, hori bai, bizi naizen honengatik eta lurra betetzen duen neure aintzarengatik, zin dagit
22-23 ez duela arbasoei hitzemandako lurraldea ikusiko mespretxatu nauten horietako inork, Egipton eta basamortuan nire aintza eta mirariak ikusi arren, behin eta berriro ni auzitan jarri eta desobeditu egin baitidate.