35 Nik, Jaun honek, zin dagit. Hala tratatuko dut nire aurka bat etorri den zorigaiztoko elkarte hau: basamortuan akituko dira eta hilko».
36 Moisesek lurraldea ikertzera bidali eta itzuleran, lurraldeaz gaizki-esaka jardunez, haren kontra elkartea berotu zutenak
37 heriotza ikaragarriz hilarazi zituen Jaunak, lurraldeari izen txarra jarri ziotelako.
38 Lurraldea ikertzera joan zirenetarik, Nunen seme Josue eta Jefuneren seme Kaleb bakarrik gelditu ziren bizirik.
39 Moisesek Jaunak erabakitakoa adierazi zienean, dolu handia egin zuten israeldarrek.
40 Biharamun goizean, israeldarrek mendialdera igo nahi zuten, esanez: «Bekatu egin dugu, bai! Baina orain prest gaude Jaunak esandako tokira joateko».
41 Moisesek esan zien: «Zertan ari zarete? Jaunaren aginduari ezentzun egiten diozue eta ez duzue arrakastarik izango.