11 haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik.
12 Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da,
13 haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik.
14 Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,
15 haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.
16 Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.
17 «Ondoren, elkarketa-etxola eta lebitarrak joango dira beste kanpamenduen erdian. Etxolatu ziren ordenaren arabera abiatuko dira, kanpamendu bakoitza bere banderaren atzetik.