18 «Mendebaldean Efraimen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Efraimdarren buruzagia Amihuden seme Elixama izango da,
19 haren gudari-taldeak 40.500 gizon dituelarik.
20 Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da,
21 haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik.
22 Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da,
23 haren gudari-taldeak 35.400 gizon dituelarik.
24 Efraimen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 108.100 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hirugarren abiatuko dira.