20 Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da,
21 haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik.
22 Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da,
23 haren gudari-taldeak 35.400 gizon dituelarik.
24 Efraimen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 108.100 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hirugarren abiatuko dira.
25 «Iparraldean Danen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Dandarren buruzagia Amixadairen seme Ahiezer izango da,
26 haren gudari-taldeak 62.700 gizon dituelarik.