27 Danekin batera Axerren eta Neftaliren leinuak etxolatuko dira. Axertarren buruzagia Okranen seme Pagiel izango da,
28 haren gudari-taldeak 41.500 gizon dituelarik.
29 Neftalitarren buruzagia Enanen seme Ahira izango da,
30 haren gudari-taldeak 53.400 gizon dituelarik.
31 Danen kanpamenduak 157.600 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, azken abiatuko dira, beren banderaren atzetik».
32 Horra hor israeldarren izen-bilketa senitarteka, kanpamenduen errolda gudari-taldeka: 603.550 gizon guztira.
33 Lebiren ondorengoak ez zituzten erroldatu beste israeldarrekin batera, Jaunak Moisesi agindu bezala.