3 «Ekialdean Judaren banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin.
4 Judatarren buruzagia Aminadaben seme Nahxon izango da, haren gudari-taldeak 74.600 gizon dituelarik.
5 Judarekin batera Isakar eta Zabulonen leinuak etxolatuko dira. Isakartarren buruzagia Tzuarren seme Netanel izango da,
6 haren gudari-taldeak 54.400 gizon dituelarik.
7 Zabulondarren buruzagia Helonen seme Eliab izango da,
8 haren gudari-taldeak 57.400 gizon dituelarik.
9 Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.