30 haren gudari-taldeak 53.400 gizon dituelarik.
31 Danen kanpamenduak 157.600 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, azken abiatuko dira, beren banderaren atzetik».
32 Horra hor israeldarren izen-bilketa senitarteka, kanpamenduen errolda gudari-taldeka: 603.550 gizon guztira.
33 Lebiren ondorengoak ez zituzten erroldatu beste israeldarrekin batera, Jaunak Moisesi agindu bezala.
34 Israeldarrak nor bere banderapean etxolatu eta abiatzen ziren, senitarteka eta familiaka sailkaturik, Jaunak Moisesi agindu bezala.