15 bere ibaiadarrekin,Ar ibarrera jaitsieta Moabeko muga ondotikigarotzen dena».
16 Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot».
17 Orduan abestu zuten kanta hau israeldarrek:«Sor bedi ura putzutik!Egin diezaiogun kantu!
18 Buruzagiek irekitako putzua,herriko handikiek zulatuaberen aginte-makilaz!»Ondoren, basamortutik Matanaraino joan ziren israeldarrak,
19 eta hurrengo ibilaldietan, Matanatik Nahalielera, Nahalieletik Bamotera,
20 eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga tontorrera.
21 Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin: