2 Orduan, israeldarrek promes hau egin zioten Jaunari: «Herri hori eskura ematen badiguzu, horien hiriak erabat suntsituko ditugu».
3 Entzun zuen Jaunak israeldarren deia eta eskura eman zizkien kanaandar haiek. Israeldarrek erabat suntsitu zituzten hiriak eta bizilagunak. Horregatik, leku hari Horma, hau da —«Erabateko Suntsipena»—, ezarri zioten izena.
4 Hor menditik, Itsaso Gorrirako bidea hartu zuten israeldarrek, Edom lurraldea inguratzeko asmoz. Bidean, ordea, adorea galdu
5 eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»
6 Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.
7 Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko».Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari.
8 Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».