20 eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga tontorrera.
21 Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin:
22 «Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte».
23 Baina Sihonek ez zion Israel herriari lurraldea zeharkatzen utzi; aitzitik, bere herria bildu eta bidera atera zitzaion basamortuan eta, Jahtzara etorririk, eraso egin zion.
24 Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga.
25 Israeldarrak, beraz, amortarren hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen.
26 Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino.