25 Israeldarrak, beraz, amortarren hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen.
26 Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino.
27 Horregatik diote koplariek:«Zatozte Hexbonera!Berreraiki eta gotortuSihon erregearen hiria!
28 Hexbonen sua sortu,Sihonen hiriburutik suteazabaldueta Moabeko Ar hiriaeta Arnon inguruko gailurraksuntsitu ditu.
29 Zoritxarrekoa zu, Moab!Galdua zara,Kemox jainkoaren herri hori!Bizirik geldituriko zure seme-alabakgatibu eraman dituSihon errege amortarrak.
30 Baina guk geziz jo dituguamortarrak:dena da galduaHexbondik Diboneraino.Hondatu egin dugu herrialdeaNofaheraino,hondatu Medabarainoko guztia».
31 Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel.