28 Hexbonen sua sortu,Sihonen hiriburutik suteazabaldueta Moabeko Ar hiriaeta Arnon inguruko gailurraksuntsitu ditu.
29 Zoritxarrekoa zu, Moab!Galdua zara,Kemox jainkoaren herri hori!Bizirik geldituriko zure seme-alabakgatibu eraman dituSihon errege amortarrak.
30 Baina guk geziz jo dituguamortarrak:dena da galduaHexbondik Diboneraino.Hondatu egin dugu herrialdeaNofaheraino,hondatu Medabarainoko guztia».
31 Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel.
32 Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtiz.
33 Gero, Baxan alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan.
34 Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere».