5 eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»
6 Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.
7 Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko».Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari.
8 Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».
9 Egin zuen Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ezarri. Eta sugeren batek norbaiti zizta egiten bazion, brontzezkoari begiratzean, sendatu egiten zen.
10 Abiatu ziren israeldarrak, eta Oboten etxolatu ziren hurrengo.
11 Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan.