35 Jaunaren aingeruak erantzun:—Zoaz gizon horiekin, baina nik adierazitakoa bakarrik esango duzu.Horrela, Balaken buruzagiekin joan zen Balaam.
36 Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira,
37 eta esan zion:—Behin eta berriro bidali dizkizut mezulariak deitzera; nola ez zara lehenago etorri? Zu ohorez betetzeko gauza ez naizela uste al duzu?
38 Balaamek erantzun zion:—Orain hemen nauzu! Baina, zer esan dezaket? Jainkoak ahoan jarriko dizkidan hitzak bakarrik esan ditzaket.
39 Gero, Balaam Kiriat-Hutzotera joan zen Balakekin.
40 Han behiak eta ardiak hil zituen Balakek, eta Balaami eta lagun zituen buruzagiei eraman zien haragia.
41 Biharamun goizean, Baal izeneko mendira igo zen Balak erregea Balaamekin. Handik israeldar kanpalekuaren ertz bat ikus zitekeen.