7 Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarikazio-zina ordaintzeko dirua harturik, Balaamengana joan ziren eta Balaken mezua adierazi zioten.
8 Balaamek esan zien: «Igaro hemen gaua eta emanen dizuet erantzuna Jaunak esango didanaren arabera».Horrela, Moabeko buruzagiak Balaamekin gelditu ziren.
9 Agertu zitzaion Jainkoa Balaami eta galdegin zion:—Zein dira zeurekin dituzun gizon horiek?
10 Balaamek erantzun:—Tziporren seme Balakek, Moabeko erregeak, bidali dizkit mezu honekin:
11 Egiptotik atera den herriak lurralde osoa estali du. Zatoz berehala herri hori madarikatzera; beharbada, borrokatu ahal izango dut eta bota.
12 Jainkoak esan zion Balaami:—Ez joan horiekin! Ez duzu herri hori madarikatuko, nik bedeinkatua baitut.
13 Biharamun goizean, Balaken buruzagiei esan zien: «Itzuli zeuen lurraldera, Jaunak ez baitit uzten zuekin joaten».