1 Balaamek esan zion Balaki: «Eraiki hemen zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».
2 Hala egin zuen Balakek, eta bien artean zekor eta ahari bana eskaini zituzten aldare bakoitzean.
3 Gero, Balaamek esan zion Balaki: «Zaude erre-oparien ondoan, ni hemendik aldentzen naizen bitartean. Beharbada, bidera irtengo zait Jauna, eta adieraziko didan guztia esango dizut».Balaam muino soil batera urrundu zen.
4 Han Jainkoa azaldu zitzaion, eta Balaamek esan zion: «Zazpi aldare prestatu ditut eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini».
5 Orduan, adierazi behar zituen hitzak jarri zizkion Jaunak ahoan Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
6 Itzuli zen Balaam Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guztiekin.
7 Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:«Mesopotamiatik etorrarazi nau Balakek,ekialdeko mendietatikMoabeko erregeak:“Zatoz, madarika ezazu Israel,gaitzetsi Jakoben herria!”