5 Orduan, adierazi behar zituen hitzak jarri zizkion Jaunak ahoan Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
6 Itzuli zen Balaam Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guztiekin.
7 Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:«Mesopotamiatik etorrarazi nau Balakek,ekialdeko mendietatikMoabeko erregeak:“Zatoz, madarika ezazu Israel,gaitzetsi Jakoben herria!”
8 Baina nola madarikatuJainkoak madarikatu ez duena?Nola gaitzetsiJaunak gaitzetsi ez duena?
9 Harkaitz garai hauetatik ikusten dut,muino gainetik begi-bistan dut:horra hor, aparte bizi den herria,besteekin nahastu gabea!
10 Hautsa bezainbat dira:nork zenbatuJakoben ondorengoak?Nork jakinisraeldar multzoaren kopurua?Gizon zintzo horien heriotza,horiena bezalako azkena,opa diot neure buruari».
11 Orduan, Balakek esan zion Balaami:—Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete?