16 hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzun,Goi-goikoaren egitasmoa ezagutueta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.
17 Ikusten ari naiz,baina ez da orain gertatuko;begi aurrean dut,baina ez da berehala beteko:Jakoben herritik izarra sortzen da,Israeldik errege-makila ateratzen;Moaben bekokia zanpatzen du,Seten ondorengoenburezurra xehatzen.
18 Edom konkistatuko du,beronen Seir lurraldeaz jabetuko:Israelek garaipena lortuko du.
19 Jakoben herritik sortzen damenderatzailea: etsaien hirietanbizirik geldituak garbitzen ditu».
20 Gero, Balaamek Amalek ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Herrietan lehena, Amalek!Haren etorkizuna, ordea,hondamendi!»
21 Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Zuen egoitza sendoa,zuen habia harkaitzean kokatua!
22 Baina zuen habia suak irentsiko dueta Axurrek gatibuhartuko zaituzte».