5 Bai ederrak zure etxolak, Israel,bai ederrak zure egoitzak,Jakoben herri!
6 Ibar luze-zabalak dirudite,ibai ondoko baratzeak,Jaunak ur-ertzean landaturikoaloe edo zedro arbolenantzeko dira.
7 Ura gainezka haien suiletan,soroak urez oparo.Israelgo erregeaAgag erregea baino ahaltsuago,haren erregetza gero eta garaiago!
8 Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.Herri etsaiak irentsiko ditu,haien hezurrak puskatuko,gorputzak geziz zeharkatuko.
9 Lehoia bezala makurtueta etzaten da:nork egin aurre hari?Bedeinkatuabedeinkatzen zaituena,madarikatuamadarikatzen zaituena!»
10 Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion:—Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu!
11 Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.