8 Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.Herri etsaiak irentsiko ditu,haien hezurrak puskatuko,gorputzak geziz zeharkatuko.
9 Lehoia bezala makurtueta etzaten da:nork egin aurre hari?Bedeinkatuabedeinkatzen zaituena,madarikatuamadarikatzen zaituena!»
10 Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion:—Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu!
11 Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.
12 Balaamek erantzun zion:—Argi eta garbi esan nien zure mezulariei:
13 «Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra».
14 Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut.