4 hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala.Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:
5 Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak,
6 Hetzronengandik hetzrondarrak eta Karmirengandik karmitarrak.
7 Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztira.
8 Paluren seme zen Eliab,
9 Nemuel, Datan eta Abiramen aita. Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren; Koreren taldearekin bat egin zuten, hau Jaunaren aurka altxatu zenean.
10 Lurrak, zabaldurik, irentsi egin zituen Korerekin batera, honen taldea hil eta suak berrehun eta berrogeita hamar gizon suntsitu zituenean; herriaren eskarmenturako izan zen hori.