55 Lurraldearen banaketa zozketaz bakarrik egingo da, leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere.
56 Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea».
57 Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.
58 Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak. Kehatek Amram sortu zuen.
59 Amram Lebiren alaba batekin, Lebik Egipton izan zuenarekin, ezkondu zen; Jokebed zuen izena. Honek hiru seme-alaba sortu zizkion Amrami: Aaron, Moises eta hauen arreba Miriam.
60 Aaronengandik Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar sortu ziren.
61 Baina Nadab eta Abihu hil egin ziren, Jaunaren aurrean honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako.