10 Anaiarik ere ez badu, beraren aitaren anaiei emango zaie.
11 Eta osabarik ere ez badu, gainerako ahaideetatik hurbilenekoari emango zaio ondarea eta bera izango da jabe. Lege izango dute hau israeldarrek, nik, Jaunak, Moisesi agindutakoaren arabera».
12 Jaunak esan zion Moisesi: «Igo Abarim mendiaren gailur horretara eta israeldarrei emango diedan lurraldea ikusi ahal izango duzu bertatik.
13 Ondoren, hil eta zeure arbasoekin elkartuko zara, Aaron zure anaia elkartu zen bezala.
14 Eta hori, Tzin basamortuan israeldar elkarteak aurpegi eman zidanean, nire agindua zalantzan jarri zenutelako: ez zenidaten utzi neure santutasuna israeldarren aurrean agertzen, ura sorraraziz» (Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian gertatua aipatzen da hemen).
15 Moisesek esan zion Jaunari:
16 —Jauna, gizaki orori bizi-arnasa ematen diozun Jainkoa, izendatu elkartearen buru izango den norbait,