13 Ondoren, hil eta zeure arbasoekin elkartuko zara, Aaron zure anaia elkartu zen bezala.
14 Eta hori, Tzin basamortuan israeldar elkarteak aurpegi eman zidanean, nire agindua zalantzan jarri zenutelako: ez zenidaten utzi neure santutasuna israeldarren aurrean agertzen, ura sorraraziz» (Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian gertatua aipatzen da hemen).
15 Moisesek esan zion Jaunari:
16 —Jauna, gizaki orori bizi-arnasa ematen diozun Jainkoa, izendatu elkartearen buru izango den norbait,
17 guduetan eta gainerako gorabeheretan gidatuko duena, Jaunaren elkartea artzainik gabeko artalde izan ez dadin.
18 Jaunak erantzun zion Moisesi:—Hartu Josue, Nunen semea: nire espirituaz jantziriko gizona da. Eskuak gainean ezarriko dizkiozu,
19 Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu eta kargua emango diozu guztien aurrean.