14 Eta hori, Tzin basamortuan israeldar elkarteak aurpegi eman zidanean, nire agindua zalantzan jarri zenutelako: ez zenidaten utzi neure santutasuna israeldarren aurrean agertzen, ura sorraraziz» (Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian gertatua aipatzen da hemen).
15 Moisesek esan zion Jaunari:
16 —Jauna, gizaki orori bizi-arnasa ematen diozun Jainkoa, izendatu elkartearen buru izango den norbait,
17 guduetan eta gainerako gorabeheretan gidatuko duena, Jaunaren elkartea artzainik gabeko artalde izan ez dadin.
18 Jaunak erantzun zion Moisesi:—Hartu Josue, Nunen semea: nire espirituaz jantziriko gizona da. Eskuak gainean ezarriko dizkiozu,
19 Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu eta kargua emango diozu guztien aurrean.
20 Zeure aginpidearen partaide egingo duzu, israeldar elkarte osoa esaneko izan dezan.