15 Moisesek esan zion Jaunari:
16 —Jauna, gizaki orori bizi-arnasa ematen diozun Jainkoa, izendatu elkartearen buru izango den norbait,
17 guduetan eta gainerako gorabeheretan gidatuko duena, Jaunaren elkartea artzainik gabeko artalde izan ez dadin.
18 Jaunak erantzun zion Moisesi:—Hartu Josue, Nunen semea: nire espirituaz jantziriko gizona da. Eskuak gainean ezarriko dizkiozu,
19 Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu eta kargua emango diozu guztien aurrean.
20 Zeure aginpidearen partaide egingo duzu, israeldar elkarte osoa esaneko izan dezan.
21 Halere, Eleazar apaizaren aurrean aurkeztu beharko du Josuek, apaizak «Urim» tresnen bidez niri, Jaun honi, kontsulta egiteko. Eta nire esanera bakarrik egingo dituzte guduak, bai berak, bai israeldarren elkarte osoak.