2 eta Moisesen, Eleazar apaizaren, arduradunen eta elkarte osoaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, esan zuten:
3 «Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen. Ez zuen semerik utzi.
4 Desagertu egin behar al du horregatik gure aitaren izenak beraren senitartetik? Emaguzu, beraz, guri lur-jabetza gure aitaren anaiei bezala».
5 Moisesek Jaunari aurkeztu zion arazoa,
6 eta Jaunak erantzun:
7 «Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu.
8 Eta esan israeldarrei: Gizon bat semerik gabe hiltzen bada, haren ondarea alabaren eskuetara pasatuko da.