5 Moisesek Jaunari aurkeztu zion arazoa,
6 eta Jaunak erantzun:
7 «Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu.
8 Eta esan israeldarrei: Gizon bat semerik gabe hiltzen bada, haren ondarea alabaren eskuetara pasatuko da.
9 Alabarik ere ez badu, beraren anaiei emango zaie ondarea.
10 Anaiarik ere ez badu, beraren aitaren anaiei emango zaie.
11 Eta osabarik ere ez badu, gainerako ahaideetatik hurbilenekoari emango zaio ondarea eta bera izango da jabe. Lege izango dute hau israeldarrek, nik, Jaunak, Moisesi agindutakoaren arabera».