1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Eman agindu hauek israeldarrei: Kanaanen sartzear zaudete, eta hori izango da ondaretzat jasoko duzuen lurraldea. Hona lurraldearen mugak:
3 «Hegoaldetik, Tzin basamortutik hasi eta Edomgo mugaraino hedatuko da. Ekialdean, hegoaldeko muga, Itsaso Hilaren hego-ertzetik hasiko da.
4 Gero, Akrabim maldaren hegoaldera okertuko da eta, Tzindik jarraituz, Kadex-Barnearen hegoaldera iritsiko. Ondoren, Hatzar-Adarretik jarraituz, Atzmonetik pasatuko da.
5 Atzmonen Egiptoko errekarantz okertuko da eta Mediterraneo itsasoan amaituko.
6 «Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.
7 «Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino marratuko duzue muga.