10 «Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.
11 Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da
12 eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».
13 Moisesek agindu zien israeldarrei: «Horixe da zozketaz banatuko duzuen lurraldea, Jaunak bederatzi leinuei eta hamargarrenaren erdiari ematea agindu duena.
14 Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.
15 Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».
16 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: