14 Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.
15 Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».
16 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
17 «Eleazar apaiza eta Nunen seme Josue izango dira lurraldearen banaketa egingo dutenak;
18 gainera, arduradun bana hartuko dute leinu bakoitzetik eginkizun horretarako.
19 Hona arduradun hauen izenak:«Judaren leinutik, Jefuneren seme Kaleb;
20 Simeonen leinutik, Amihuden seme Samuel;