6 «Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.
7 «Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino marratuko duzue muga.
8 Hor menditik Hamateko sarrerara luzatuko da eta Tzedadara iritsiko,
9 eta, Zifronetik jarraituz, Hatzar-Enanen amaituko da. Hori izango da iparraldeko muga.
10 «Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.
11 Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da
12 eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».