1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean:
2 «Agindu israeldarrei jabetzan hartuko duten ondaretik lebitarrei zenbait hiri emateko, inguruko lurrekin batera, haietan bizi daitezen.
3 Hiriak berak bizitzeko izango dituzte, eta herri-lurrak azienda eta abereentzat.
4 Lebitarrei eman beharreko herri-lurrak harresietatik kilometro bateko erradioan hedatuko dira,